XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERROKETXO ETA AMA Beste asko bezala, arraultze-oskolez bizi omen ziren ama eta semea. Semea eroa zen.

Amak, ordea, halakoa zela sinestu nahi ez eta: - Hi - esan zion behin semeari -, bizibidea ateratzen hasi behar duk.

Hoa azokara esnea saltzera.

Isilenari, honenbeste emango diat, horrenbeste emango diat, horrelako berriketan ez dabilenari, alegia, emango diok hik esne hori.

Bazihoan, bazihoan, bazihoan eta zakur handi bat agertu zitzaion.

Erroketxok, isilik zegoela ikusi zuenean, marmitari estalkia kendu eta esne guztia hari eman zion.

Etxeratu zenean, amak: - Hori egingo huen, gaixo horrek?- esan zion -.

- Hutsean esnea inori eman? Errukiz behin edo behin horrenbeste egin litekek, baina zakur bati?.

Beste behin arraultzeak eman zizkion amak azokarako.

Tiki-taka tiki-taka, saltzera zihoala, bidertzean arbola bat ikusi zuen, azala astoren batek edo kendua zuela.